Irailean ikastaroak daude KZgunean

Urola Kostako Hitza 2007ko ira. 12a, 11:09

Erabiltzaile bat KZgunean.

Internet, Outlook eta Kutxa ikastaroak daude aukeran

Internet erabiltzeko ikastaroa 20 ordukoa izango da; Outlook eta Kutxa ikastaroak, berriz, 2 ordukoak (Urola Kostako Hitza)

KZgunean Outlook express eta Kutxa ikastaroak antolatu dituzte irailean, internet erabiltzen ikasteko ohiko ikastaroaz gain. Interneteko ikastaroa 20 ordukoa izango da eta goizez eta arratsaldez egiteko aukera izango da. Outlook ikastaroa 2 ordukoa izango da eta Kutxa ikastaroa 4 ordukoa; biak ere arratsaldez izango dira.

Informazio gehiago lortzeko edota izena emateko KZgunera jo edota 943 811864 telefono zenbakira deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide