Larunbatean hasiko da Ilunpe entrenamenduekin

Uztarria.eus 2007ko ira. 12a, 15:09

Goizeko bederatzietan hasi eta ordu batera arte iraungo dute entrenamenduek

Gipuzkoako kluben arteko torneoa ere aste honetan hasiko da; Ilunpekoek Ikasberrikoen kontra jokatuko dute

Larunbatean, hilak 15, hasiko dira Ilunpe pilota elkartekoak entrenamenduekin. Zazpi eta hamalau urte bitarteko gazteentzako entrenamenduak ohiko lekuan izango dira, Frontoi Txikian. Zazpi eta zortzi urte bitartekoek 9:00etatik 10:00etara entrenatuko dute; bederatzi eta hamar urtekoek 10:00etatik 11:00etara; hamaika eta hamabi urtekoek 11:00etatik 12:00etara; eta azkenik, hamahiru eta hamalau urtekoek 12:00etatik 13:00etara izango dituzte entrenamenduak.

Bestalde, aste honetan bertan hasiko da Gipuzkoako kluben arteko torneoa eta Ilunpek bertan parte hartuko du. Denera, Ilunpeko bederatzi bikotek izena eman dute torneoan. Hiru bikotek afizionatuetan jokatuko dute; bik jubeniletan eta hiruk kadeteetan. Afizionatuen arteko partida ostiral honetan izango da Azpeitian. Ilunpeko Irureta-Alkorta bikoteak Ikasberri kirol elkarteko Josu Beristain eta Manex Beristainen kontra jokatuko dute. 19:30ean hasiko da partida Frontoi Txikian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide