Etxebeltz-Izarran egitekoak diren babes ofizialeko etxebizitzen zozketa atzeratu egin da.
Izan ere, Azpeitia Lantzenetik ohartarazi dutenez, Etxebide oraindik uztaileko behin-behineko zerrendetako alegazioak erantzuten ari da. Hauek erantzun eta behin-betiko zerrendak aurkeztu arte ezin izango da zozketarik egin.
Dirudienez, zenbait eskatzaile zerrendetatik atera dira, etxebizitza erosi baitute bitartean.
Hasiera batean, 2005ean dirusarrerak egiaztatu zituzten eskatzaileen zozketa 2007ko ekaina eta uztaila bitartean egin behar zuten; gero irailean egingo zela zehaztu zen; eta, orain, badirudi Etxebidek alegazioak erantzun arte atzeratuko dela.