Aitonenako patata tortilla lehiaketa

Uztarria.eus 2007ko ira. 13a, 14:09

Atzo (irailak 12, asteazkena) patata tortilla lehiaketa egin zuten Aitonenako jubilatuen etxean. Sukaldean azpeitiarrak, azkoitiarrak, zumaiarrak eta oriotarrak aritu ziren nor baino nor. Epaimahaiaren iritziz, Azkoitiko Julia Arregi eta Mikel Suduperena izan zen patata tortilla hoberena. Azpeitiarrak, Pili Arruti eta Eduardo Badiola, bigarren gelditu ziren. Bai azkoitiarrak eta baita azpeitiarrak ere, urriaren 16an Altzan jokatuko den patata tortila lehiaketako finalerako sailkatu dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide