Josu San Sebastian lehen euskalduna izan da Mont Blanc-en

Uztarria.eus 2007ko ira. 13a, 11:09

Alpeetako mendi lasterketan 66. postuan sailkatu zen San Sebastian

Pedro Mari Aizpuruk ere parte hartu zuen lasterketan

Josu San Sebastian azpeitiar mendizalea lehen euskalduna izan zen Mont Blanc-eko (Frantzia eta Italiako Alpeak) mendi lasterketan. Abuztuaren 24an jokatu zen 169 kilometro luze dituen proba eta azpeitiarrak 28 ordu, 25 minutu eta 44 segundotan bukatu zuen. Denera, 2.773 lagunek parte hartu zuten lasterketan eta San Sebastianek 66. postuan sailkatzea lortu zuen. Bera izan zen lehen sailkatu zen euskalduna eta bere kategoriako hogeita hamabosgarrena.

San Sebastianekin batera, Pedro Mari Aizpuru azpeitiarrak ere parte hartu zuen lasterketan baina lesio baten ondorioz, ez zuen lasterketa bukatzerik izan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide