Lan Mobel ISBk Euskal Kopan parte hartuko du asteburuan

Uztarria.eus 2007ko ira. 13a, 11:09

Bihar, larunbata, jokatuko dute finalerdia eta irabaziz gero, igandeko finalerako sailkatuko dira

Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian egingo da txapelketa eta sarrera doan izango da

Euskadiko Saskibaloi Federazioak antolatuta, Euskal Kopa txapelketa jokatuko dute asteburuan Azkoitian. Saskibaloiko lau taldek hartuko dute parte lehiaketan eta horien artean da Lan Mobel ISB Azpeitiko taldea.

Lan Mobel ISBk, Euskadiko multzoaren baitan, lehen mailako lau talderik onenetan sailkatzea lortu du eta hori dela-eta jokatuko du Euskal Kopa. Finalerdia izango da bihar jokatuko duten partida eta hori gaindituz gero, igandeko finalera pasako dira.

Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian jokatuko dute txapelketa, larunbatean 17:00etan hasi eta igande eguerdira arte. Sarrera doan izango da

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide