Azpeitiko moto gidari bat hil da Bidania-Goiatzen

Uztarria.eus 2007ko ira. 17a, 12:09

Hildakoa 42 urteko gizona da: Agustin Hidalgo Trejo

Ezbeharra igandean arratsaldeko lau eta erdietan gertatu zen

Azpeitiko moto gidari bat hil da GI-2634 errepidean, Bidania-Goiatz artean. 42 urteko gizona da hildakoa: Agustin Hidalgo Trejo. Ezbeharra atzo, igandea, arratsaldeko lau eta erdietan gertatu zen. Yamaha markako motozikletak Alfa Romeo markako turismo baten kontra talka egin zuen eta, txokearen ondorioz, motoko gidaria oso zauri larriekin eraman zuten Tolosako Asuncion Klinikora. Ospitaletik jakinarazi zuten gidaria hilik atera zela.

Ezbeharraren ondoren eta garbiketa lanak bukatu bitartean, errepidea itxita gelditu zen denbora batez.

Joan den asteazkenean Azpeitiko beste moto gidari bat hil zen kotxe baten kontra talka egin ondoren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide