Lagun Onakekoak Artzamendin izan ziren asteburuan

Uztarria.eus 2007ko ira. 19a, 12:17

Oporren bueltan berriro ere asteburuko ibilaldiei jarraipena eman zion Lagun Onak mendizale taldeak. Joan den asteburuan, eguraldia lagun zutela, Lapurdiko mendirik garaienera egin zuten ibilaldia; Artzamendira. Hileko azken igandean egingo dute iraileko bigarren ibilaldia. Gaztetxoei zuzenduta egongo da eta Erniotik barrena egingo dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide