Konpostagailuak banatuko dituzte

Urola Kostako Hitza 2007ko ira. 19a, 12:09

Konposta egiten ikasteko ikastaroa izango da.

Konpostagailua jasotzeko, baratzea edo lorategia izatea ezinbesteko baldintza da

Urriaren 15a baino lehen eman beharko da izena Udaletxean (Urola Kostako Hitza)

Urola Erdiko Mankomunitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, orain arte etxean erabiltzeko konpostagailuak banatu ditu.

Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako herritarren parte-hartze "bikaina" ikusirik, Mankomunitateak berriro banatzea erabaki du Azpeitian Aizarnazabalen, Azkoitian, Beizaman, Errezilen eta Zestoan.

Parte hartzeko lorategi edo baratze bat izatea beharrezkoa da. Etxean sortzen duten materia organikoa deskonposatuz konposta lortuko dute; horrela zaborretara botatzen dituzten hondakinak murriztuko dituzte, eta lortzen duten konposta hori, euren baratzea edo lorategietan erabili ahal izango dute.

Izena emateko azken eguna urriaren 15a izango da, herri bakoitzeko udaletxeetan.

Izena ematen duten herritar guztiek ikastaroan parte hartuko dute eta konpostagailua eta konposta egiteko eskuliburua jasoko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide