Azpeitiko Udal Liburutegiak hainbat ipuin kontaketa antolatu ditu irailean hasi eta abendura arte. Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du egitasmoak eta haur eta gaztetxoen artean liburu zaletasuna suspertzea du helburu.
Datorren astelehenean, hilak 24, eskainiko du lehenengo saioa Pello Añorga ipuin kontalariak. Arratsaldeko seietan izango da hiru ordu eta laurden iraungo du. 4 eta 5 urteko haurrei zuzendutakoa izango da.
Irakurketak 4 urtetik 9 urtera bitartekoentzat izango dira eta hainbat astelehenetan izango dira hemendik eta abendura bitartean. Ipuin kontalariak, berriz, Pello Añorga, Lupe Lekuona, Maite Franko eta Amaia Zinzukegi izango dira. Enparan dorretxeko haur eta gaztetxoen liburutegian eskainiko dituzte saioak.