Jose Luis Otamendiren Euri kontuak ipuin liburua mintzagai izango dute Donostian egingo diren literatur solasaldietan. Urriaren 1ean (astelehena) izango dira solasaldiak, San Jeronimo kaleko sotoan. Gidatzailea, Xabier Gantzarain izango da.
Otamendik 1999ko abenduan argitaratu zuen Euri kontuak. Denera, hogei ipuin txikiz osatuta dago. Ipuin horietako asko, gainera, Azpeitian edo inguruan daude kokatuta, edo Azpeitiarekin zerikusia dute.
Idazlearen zazpigarren liburua izan zen; bere aurreneko narrazio lana. Ordura artean, poesia arloan jardun zuen gehienbat. "Gertaera gogorrak jende soilak nola bizi dituen kontatu nahi izan dut", adierazi zuen, liburua kaleratu berritan, Uztarria herri aldizkarian egindako elkarrizketan.