Peñagarikano lau eta erdikotik kanpo geratu da

Uztarria.eus 2007ko urr. 2a, 11:10

Igandean galdu egin zuen Azpeitiko pilotariak Iker Arretxeren kontra

Arretxek joko ona egin zuen eta lau eta erdikoan Peñagarikano baino hobeto moldatzen dela erakutsi zuen

Kepa Peñagarikano lau eta erdikotik kanpo geratu berri da. Joan den asteburuan jokatu zuen Iurretan (Bizkaia) txapelketako lehen partida eta ezin izan zuen Iker Arretxe luzaidetarraren kontra gailendu. 22-8 nagusitu zitzaion nafarra. Peñagarikano lau eta erdikorako prestatzen jardun arren, aspaldian eskuz banaka jokatu gabe egoteak ez dirudi mesederik egin dionik.

Arretxek, bere aldetik, joko ona egin zuen eta lau eta erdikoan Peñagarikano baino hobeto moldatzen dela erakutsi zuen. Luzaideko pilotariaren aireko jokoa funtsezkoa izan zen partida irabazteko. Hasi bezain laster hautsi zen partida eta denera, hamasei tanto egin zizkion jokoan azpeitiarrari. Aurtengo lau eta erdikoan, beraz, ez da Peñagarikano gehiago ikusiko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide