Badira bi aste udazkenean sartu ginela. Udazkenak berekin ekarri ohi ditu azkenaldian hain estimatuak bihurtu diren perretxikoak. Baina ez dira udazkenean loratzen diren bakarrak. Euskal literaturan ere liburu ugari loratzen baitira udazkenean. Horien artean, lau azpeitiarrenak: Jose Luis Otamendi, Pako Aristi, Aitor Arana eta Miel A. Elustondorenak.
Poesia arloan aritu da Otamendi bere azken liburu honetan. Erlojuen mekanika
izena du liburuak eta Susa argitaletxeak argitaratuko du.
Pako Aristik bi liburu plazaratuko ditu: bata, Udan lana egiten zuen gizona
, saiakera, kronika eta kazetaritza arloan eta bestea, Miren nunca mais, haur eta gazte literaturan. Erein argitaletxeak argitaratuko du aurrena eta Elkarrek bigarrena.
Aitor Arana, Urrestillan bizi den idazleak Oscar Wilde euskaraz (1927-2007)
liburua argitaratuko du saiakera, kronika eta kazetaritza arloan eta Hiria argitaletxearen bitartez.
Miel A. Elustondok Western Basque Festival liburua aterako du, Susarekin.