Nesken paleta eskola laster hasiko da

Urola Kostako Hitza 2007ko urr. 19a, 11:10

Alebin, infantil eta kadete mailako neskentzat izango da ikastaroa

Emakumea Pilotari proiektuaren baitako egitasmoa da (Urola Kostako Hitza)

Ikasturte berrian, Euskal Pilota Federazioak Emakumea Pilotari proiektua martxan jarriko du Azpeitian. Ikasturteari hasiera astelehenean emango diote, Azpeitiko Nesken Paleta Eskolarekin.

Urte osoko paleta eskola izango da eta alebin, infantil eta kadete mailako neskei zuzenduta dago.

Saioak, astelehenetan izango dira, Betharramdarretako pilotalekuan. Paleta eskolak ekainera arte iraungo du eta paletan jarduteko material guztia irakasleak eramango duela adierazi dute.

Ikastaroan parte hartzeko, ikastetxeetan bertan eman beharko da izena, edo bestela 676 055254 telefono zenbakira deituta.

Ikastaroan parte hartzeko 60 euroko kuota bat ordaindu beharko dela ere azaldu dute Emakumea Pilotari proiektuko kideek.

Emakume Pilotari proiektua 2004ean sortu zen, pilota munduan emakumeen parte hartzea bultzatzeko helburuarekin. Gaur egun, proiektuaren bigarren fasean aurkitzen direla azaldu dute. Hau garatzen Gipuzkoako Euskal Pilota federazioak garatu duen arren, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du.

Paleta Eskola

Astelehenetako saioak

  • 15:15-18:30. Alebin mailako neskak.
  • 18:30-20:00. Infantil eta kadete mailako neskak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide