Saihesbidearen inguruko plana legegintzaldi honetan egingo duela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako departamentuak. Herri guneetatik autoen joan-etorriak saihesteko helburuarekin egin nahi du Diputazioak saihesbidea. Azpeitian ez ezik, Zumaian, Eibarren, Arrasaten, Orion eta Mutrikuko saihesbideen planak ere legegintzaldi honetan egingo ditu.
2005eko azaroan onartu zuen Diputatuen Kontseiluak saihesbidearen lehen fasea: Landeta-Zapatari artekoa. Joan den urte bukaeran, berriz, Zabaletxe eta Zapatari artean saihesbidea egiteko lurjabeekin hitzarmena egitea onartu zuen Udalak. Udalbatzarrean EAJ, EA, PSE-EE eta PP alderdiek alde bozkatu zuten eta Habea kontra agertu zen.