Aitonenako Erretiratuen Elkarteak "eskerrik beroenak" eman dizkie joan den astean ospatu zuten Jubilatuen Astean parte hartu duten guztiei. Horiez gain, bereziki eskertu diete eskainitako laguntza honako elkarte eta norbanakoei: Julian Bereziartua medikua, Gipuzkoako Parkinson
erakundea, Kiruri jatetxea, Loterien administrazioa, Maria Angeles, Agirre oparidenda, Eduardo Badiola eta EgaƱa gozotegia.
Gernikara ibilaldia eta Lekeitioko bazkarirako txartelak salgai
Bide batez, bazkideei gogorarazi diete Gernikara egingo duten ibilaldirako eta Lekeitioko Emperatriz
hotelean egingo duten bazkarirako txartelak salgai daudela dagoeneko Aitonena Ieko bulegoetan. Urriaren 26ra bitartean egongo dira txartelak salgai, 26 eurotan.