Mikel Labakak min hartu zuen atzo Lazkaoko Harizti-Haundi futbol zelaian egin zuten entrenamendu saioan. Futbolari azpeitiarrak ezin izan zuen entrenamendua bukatu. Ezkerreko hankan izan du lesioa; muskulu bikian izandako kontrakturaren ondorioz.
Realak Racing de Ferrol taldearen kontra du larunbatean norgehiagoka eta kusi egin beharko da Labaka partida jokatzeko moduan izango den ala ez. Medikuaren azalpenek ez dute aditzera eman errekuperazio epeak nolakoak izango diren, eta beraz, baliteke lesioa berehala sendatzea edota luzatzea. Gaur egingo duten entrenamendu saiotik baliteke zerbait gehiago jakitea.