Kultur eskaintza zabala dago prestatuta astebururako Azpeitiko txoko desberdinetan. Gaur, osteguna, Triku Festako kontzertuak izango dira plazan muntatu duten karpan. 21:30ean hasiko dira eta Gora Japon eta Bizarra taldeek joko dute. Igandera arte luzatuko da musikaren festa.
Larunbat eta igandean, berriz, Udazkenean Abesbatza ekimenaren baitan, abesbatzen kontzertuak izango dira Betharramdarretan. Larunbatean Oreretako Landarbaso abesbatzak kantatuko du eta igandean Venezuelako Cantoria de Merida abesbatzak. Bi emanaldiak 19:30ean izango dira.
Kontzertuekin jarraituz, Gaztetxean ere lekua izango du musikak. Iñigo Esnal zenaren omenezko kontzertuak prest daude. Larunbatean 19:00etatik aurrera, Hellbeer Boys, Ostiada oi, Never Surrender, Fridays Crew, Semeputiek eta Mamones taldeek joko dute. Aurretik, 18:00etan luntxa egingo da Gaztetxera hurbiltzen direnen artean eta doan izango da.
Mugarik gabeko zinema
Musikaz gain, zinema arloan ere badago zer ikusia gaurtik hasita. Azpeitiko Zine Klubak antolatuta, Mugarik gabe
zine zikloa gaur hasiko da 19:30ean eta 'Montaña de luz' eta La Chivichama
filmek emango diote hasiera zikloari. Igandera bitartean, egunero eskainiko dituzte indigenek eginiko filmak.
Aldaketak Triku Festaren egitarauan
Triku Festaren antolatzaileek jakitera eman dute aldaketak izango direla larunbateko kontzertuetan. Lisabo taldeak joko du aurrena eta horren atzetik arituko dira T taldea eta Dj Ulea.
(Triku Festaren antolatzaileei egindako elkarrizketa)