Larunbat honetan ospatuko dute Errebalean San Martin Deunaren eguna eta urtero bezala, orain ere sokamuturra egiteko intentzioa zuten. Aurten, hala ere, ez da sokamuturrik izango. Egunaren antolatzaileek azaldu dutenez, Herrizaingo Sailetik abisua eman diete Gipuzkoako zenbait ganaduri atzemandako mingain urdin gaitza dela medio, sokamuturrik ezin izango dutela egin.
Gipuzkoan 56 abelburutan atzeman dute gaixotasuna eta prebentzio neurri gisa, ganadu feria, kontzentrazio edota ganadu azokak galarazi egin dituzte. Gipuzkoan ez ezik, Nafarroan ere azterketak egiten hasi berri dira.