Udalak saio praktikoak antolatu ditu San Silbestre lasterketa prestatzeko

Urola Kostako Hitza 2007ko aza. 8a, 10:11

18-25 urte arteko gazteei zuzenduta daude, gazteen parte-hartzea bultzatu nahi baitute

Azaroaren 13an izango da lehenengo saioa, eta abenduaren 27an azkena (Urola Kostako Hitza)

Urteko azken egunarekin batera, San Silbestre egunean, XEYE Azpeitiko eta Azkoitiko atletismo taldeak lasterketa antolatzen du Azpeitian. Aurtengoan, gazteen parte-hartzea bultzatu nahi du Udalak eta, horretarako, saioa praktikoak antolatu ditu 18-25 urte arteko gazteentzat. Aukeratu duten leloa, "abenduaren 31n, presarik gabe, 8.300 metro lagunez inguraturik". Saioak asteartetan eta ostegunetan izango dira, 18:30etik 19:30era. Azaroaren 13an izango da lehenengo saioa, eta abenduaren 27an azkena.

Saio horietan kirol prestatzaile bat egongo da, eta hasiberriei nahiz hobetu nahi dutenei lagunduko die. Parte hartu nahi dutenek igerilekuan (943 814121), Kiroldegian (943 813069) edo Udaleko Kirol Sailean (943 157200) eman dezakete izena. Gainera, parte hartzen dutenen artean Patronatuko kirol bonoa zozkatuko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide