Udaleko Kirol Batzordea igerilekua eta kiroldegia iluntzeko hamarrak arte irekita egotea aztertzen ari da

Uztarria.eus 2007ko aza. 9a, 14:11

Bi instalazioek 21:00etan ixten dituzte ateak orain; igerilekuko instalazioak, gainera, 20:30ak arte daude erabilgarri

Zenbait tramite zuzendu ostean aurkeztuko dute proposamena udalbatzarrean

Udaleko Kiroletako Batzordeak igerilekua eta kiroldegia iluntzeko hamarrak arte irekita egotea aztertzen ari dira. Bi instalazioek 21:00etan ixten dituzte ateak orain. Igerilekuaren kasuan, gainera, 20:30ak arte dago bertako instalazioak ibiltzeko aukera, 21:00ak artekoa dutxatzeko eta garbitasun pertsonalerako erabiltzen baita.

"Lanetik irten eta jende asko kirol instalazioak erabiltzeko aukera handiegirik gabe gelditzen da. Hori ikusita hasi ginen igerilekua eta kiroldegia hamarrak arte zabalik mantentzea aztertzen", dio Udaleko Kirol Batzordeburu den Manuel Unanuek.

Dena dela, ordutegiak ordubetez luzatzeak "kontuan hartu beharreko gastua" dakarrela aitortu du. "Langileen plusak, argindarra, gasa… gehiago gastatuko genuke eta horrek gastua suposatzen du". Unanueren arabera, proposamena Udaleko aurrekontuen onarpenean aurkeztuko dute udalbatzarrean, oraindik zenbait tramite falta zaizkio eta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide