Hasiberrientzako capoeira ikastaroa Azpeitian

Maialen Agirre 2007ko aza. 9a, 15:11

Iraupen, maila eta adin guztietara egokitutako ikastaroa

Azaroak 17an hasita, larunbatetan izango da, goizeko 10:00etatik 11:30era, Azpeitiko kiroldegian

Capoeira ikastaroak antolatu dituzte Azpeitiko kiroldegian. Azaroaren 17an hasiko dira saioak, goizeko 10:00etatik 11:30era. Ikastaroa iraupen, maila eta adin guztietarako izango da.

Capoeira musika eta dantza nahasten dituen mugimendu erritmikoz osatutako arte-martzial akrobatikoa da. Indarra, oreka, kirola, kultura eta edertasuna, denak batera nahasten dituena.

Capoeiraren helburua ez da bestea menderatzea, bi pertsonen arteko jolas edo konbertsazio erritmiko bat lortzea baizik.
Capoeira klaseen helburua dantzaren, musikaren, jokoaren eta kirolaren elementuak konbinatzen dituen Brasilgo arte martziala ezagutzea da. Bertan malgutasuna, arintasuna, oreka, erritmoa eta gorputz koordinazioa lantzen dira, soinu erritmikopean egindako mugimenduen bitartez.


Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide