Ostegunean udalbatzarrean galdera eta erreguetan Ana Mendizabal (EAJ) zinegotziak informazio falta salatu zuen: Udaleko Parekidetasun batzordearen bilera datorren astean daukagu eta aste honetan, batzordeak antolatutako hainbat ekitaldiren berri prentsaren bidez jaso dugu, hori salatu nahi dut.
Leire Ibarguren (EAE-ANV) Udaleko Parekidetasun batzordeburuak, Mendizabalek egindako kritika onartu egin zuen: Akatsa egin dugula onartzen dugu, batzordetik pasatu aurretik prentsari pasatu diogulako ekitaldien berri. Asteartean egingo dugu batzordea eta orduan hitz egingo dugu horretaz.