Ostegunean, hilak 15, eskainiko duten Xagutranpa
antzezlana publiko osoarentzako izango da. Donostiako Zurriola Ikastolako Batxilergoko ikasleek prestatutako obra da ostegunean eskainiko dutena eta eskola antzerkiaren edizioaren baitan, azkeneko emanaldia izango da.
Hala ere, ez da eskolako ume eta gazteei soilik zuzenduko. Publiko helduagoarentzako dela erabakita, deialdi irekia egitea erabaki dute. Horrela, eskoletako adin nagusienetako gazteek eta herritar nagusiek izango dute saioa ikustera joateko aukera. Izarraitz pilotalekuan izango da 15:30ean hasita, eta sarrera dohainik izango da.