Kepa Peñagarikanok Asegarcen jarraituko du

Uztarria.eus 2007ko aza. 15a, 18:11

2008an bukatuko zaio kontratua Azpeitiko pilotariari

Kontratua luzatzeko akordioa ixtear du enpresarekin

Kepa Peñagarikanok Asegarcen jarraituko du. Azpeitiko pilotariari 2008ko ekaineaan bukatuko zaio kontratua Asegarce pilota enpresan eta dagoeneko hori luzatzeko akordioa ixtear du. Atzelariak ez du akordioa lortzeko arazorik espero, bi aldeek antzeko iritzia dutelako.

Peñagarikanok ez du, hala ere, kontratu luzea sinatuko. Bi urte inguruko kontratua sinatuko du. Izan ere, Aspek datorren urtean Asegarceko atzelariren bat fitxatzeko asmoa zuelako zurrumurrua zabaldu zen duela hilabete batzuk.

Informazio gehiago Berrian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide