Fernando Morillo idazle azpeitiarrak Seximeduz liburua aurkeztu zuen atzo, osteguna, Donostian. Elkar argitaletxeak argitaratu du, Taupadak 20 bilduman. 13 urtetik gorakoentzako liburua da. Argitaletxearen esanetan, "ligatzearen inguruko esku-liburu dibertigarri bat osatu du Fernando Morillok".
Orain artekoak
Idazle azpeitiarrak beste hainbat liburu kaleratu ditu lehenagotik ere. Horien artean: Sexu-egunsentiak, Ortzadarra sutan, Eta ni zer?, Dragoien orroa, Gloria mundi. Uztarria herri aldizkariak 2004ko azaroko zenbakian kaleratu zuen Morillori egindako elkarrizketa.