Azpeitiko EAJ alderdiak aldizkari propioa kaleratu berri du. EAJko kideek uztarria.com-i azaldu diotenaren arabera, etxez etxe banatuko dute, eta "herriaren kudeaketaren berri emateko eta alderdiaren ildoa azaltzeko" sortu dute. Urtean lau zenbaki argitaratuko dituzte.
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak Euskal Herriak bizi duen gatazka konpontze aldera egindako proposamenak ematen dio sarrera 1. zenbakiari (zortzi orrialdekoa da). Hurrengo orrialdeetan, EAJ alderdiak Azpeitiko Udalean duen ordezkaritza aurkezten du eta azkenekoek udal gaien berri ematen dute.
Webgunea
Aldizkariarekin batera, webgune berria estreinatu dute EAJkoek. "Egunerokoari jarraipena ematen" saiatuko direla azaldu dute. EAJren komunikatuak, plenoetako nondik norakoak eta antzeko dokumentuak sartuko dituztela adierazi dute. Iritzia emateko dagoen aukeraren berri eman dute.