Elkarretaratzea egin dute plazan, Frantziako atentatua dela-eta

Uztarria.com 2007ko abe. 3a, 13:12

Azpeitiko gaur eguerdiko elkarretaratzea.

Plazan 40 bat lagun bildu dira, guardia zibilaren hilketa salatzeko

Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek deitu dute kontzentrazioa

Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek (EAEko udalen erakundea) deituta, elkarretaratzea egin dute gaur (astelehena) eguerdian Azpeitian ere, Frantziako larunbateko atentatua salatzeko.

Plazan izan da elkarretaratzea, 12:00etan hasita. Pankartarik gabe egin dute, isilean. 40 bat lagun bildu dira; haien artean zeuden EAJren Azpeitiko zinegotzi batzuk.

Ustezko etakideek guardia zibil bat hil zuten larunbatean Capbreton-en. Baionatik (Lapurdi) 25 kilometrora dago herri hura. Raul Centeno (24 urte) da hildakoa, eta Fernando Trapero (23 urte) guardia zibila oso larri dago. Tiroak bota zizkieten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide