Euskarazko Produktuen Katalogoa banatuko du aurten ere Euskara Patronatuak

Uztarria.eus 2007ko abe. 3a, 13:12

.16 urte bitarteko haur eta gazteentzako 320 produktu bildu dira aurtengo katalogoan, iaz baino 50 gehiago

Azpeitian 5.000 katalogo banatuko ditu patronatuak etxez etxe

Euskarazko Produktuen Katalogoa banatuko du aurten ere Euskera Patronatuak, produktuen eskaintza ezagutzera eman eta merkatua indartzeko asmoz.

.16 urte bitarteko haur eta gazteentzako 320 produktu bildu dira aurtengo katalogoan, iaz baino 50 gehiago. Bertan, musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzat produktuak aurki daitezke.

Nafarroako Euskara teknikariak, 1997an argitaratzen hasi zirenetik, urtetik urtera zabalduz doa katalogoa. Aurten 260.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan, iaz baino 15.000 gehiago. Azpeitian, laugarren urtea da katalogoa banatzen dena eta berarekin batera jostailuak aukeratzeko gomendio horri bat ere zabaldu dute.

Katalogoa interneten jarri dute ikusgai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide