Manoli Urangaren etxera pintura bota dute

Urola Kostako Hitza 2007ko abe. 4a, 11:12

Berri agentzien arabera, larunbat arratsaldean erasotu zuten Beasaingo PSE-EEko zinegotziaren etxea

Manoli Uranga aurreko agintaldian Azpeitiko Udalean PSE-EEko zinegotzia izan zen

Manoli Uranga PSE-EEko kidearen etxebizitzara pintura bota zuten larunbatean, berri agentziek jakitera eman dutenez. 18:30ak aldera ezezagun batzuk pintura horia eta gorria bota zituzten Urangaren etxebizitzara. Ez da aurreneko aldia honen etxebizitzari eraso egiten diotena.

Manoli Uranga aurreko agintaldian Azpeitiko Udalean PSE-EEko zinegotzia izan zen, 2004tik 2007ra. Gaur egun, berriz, Beasaingo Udaleko PSE-EEko zinegotzia da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide