Lagun Onak mendi elkarteak Mendi Astea antolatu du

uztarria 2007ko abe. 4a, 11:12

Abenduaren 11tik 16ra hiru proiekzio eskeiniko ditu Enparan dorretxean

Herriko eta kanpoko hainbat mendizale izango dira hizlari

Lagun Onak mendi elkarteak, Mendi Astea antolatu du abenduaren 11tik 16ra bitartean eta hiru proiekzio eskainiko dituzte bertan.

Hasera emateko, Andoni Azpillaga Banana, Kim Calveton eta Clorik izango dira hizlari D`Aran Mushing, Kirola, Mendia eta Abentura emanaldiarekin Abenduaren 11an. Hurrengo egunean (abenduak 12), Benantxio Irureta izango da hizlari, eta Peruko Andeak 2007 emanaldia ikusi eta entzuteko aukera izango da. Eta emanaldiekin bukatzeko, abenduaren 13an Un verano alpino izango da ikusgai Josune Bereziarturen eskutik.

Emanaldi guztiak Enparan dorretxean izango dira iluntzeko 20:30ean.

Azkenik, eta Mendi Asteari bukaera emateko, abenduaren 15ean afaria egingo dute Lagun Onak elkartean bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide