Zabalak eta Unanuek lehen eta bigarren postuak lortu dituzte Emakumea Pilotari txapelketan

uztarria 2007ko abe. 4a, 14:12

Joan den larunbatean (abenduak 1) jokatu zituzten Emakumea Pilotariko finalak Hernanin

Ikasberri Kirol Elkarteko Ohiana Unanue eta Miren Zabala lehen eta bigarren mailako finaletara iritsi ziren, hurrenez hurren

Miren Zabala eta Ohiana Unanue Ikasberri Kirol Elkarteko kideek lehen eta bigarren postuak lortu zituzten joan den larunbatean (abenduak 1) Hernanin jokatutako Emakumea Pilotari finalean.

Miren Zabalak (Azpeitia) eta Nagore Zabalak (Hernani) bigarren mailako txapela eskuratu zuten, BaƱales-Gurrutxaga bikoteari 30-23 irabazi ondoren.

Lehenengo mailan, berriz, Ohiana Unanuek (Azpeitia) eta Itxaso Urkizuk (Berastegi) osatutako bikoteak ez zuen hainbesteko zorterik izan; 19-30 galdu zuten Etxegia-Mendizabal bikotearen aurka.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide