Kanposanturako bidea itxi egingo dute eraisteko arriskuagatik

Uztarria.eus 2007ko abe. 11a, 14:12

Txaribartik hilerrirako bidea konponduko dute (Urola Kostako Hitza)

Errepideari eusten dion harresia indartu ondoren irekiko dute berriz ere bidea

Abitain eta Kanposantu aldera joan nahi duenak Arana aldera jo beharko du

Txaribar auzotik kanposanturantz doan bidea itxi egingo dute. Bideak erortzeko arriskua du eta hori dela eta itxiko dute. Errepideri eusten dion harresia indartu eta berritu ondoren irekiko dute berriz ere bidea. Udaletik jakinarazi dutenez, datorren astearen aurrenerako konponduta egotea aurreikusi dute.

Bitartean, Abitain eta Kanposantu aldera joan nahi duenak Arana aldera jo beharko du eta handik, Takolotik barrena, iritsi Kanposantura.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide