Abenduaren 23an izango da Ikasberri Kirol Elkartearen X. Krosa

Uztarria.eus 2007ko abe. 12a, 12:12

Iazko krosa.

Probak korrikalari euskaldunen partaidetza bultzatu nahi du

Bigarren urtez, Gipuzkoako Challengerako puntuagarria izango da

Ikasberri Kirol Elkarteak X. Krosa antolatu du eta Abenduaren 23an ospatuko da Goenako kanpan. Iaz bezala, Gipuzkoako Challengerako puntuagarria izango da. Federatu mailako korrikalariek parte hartuko dute batetik, eta bestetik, eskolarteko krosa ere egingo da. Beraz, maila guztientzat probak egongo dira, alebinetatik hasi eta beteranoetaraino.

Aurreko edizioan, Gipuzkoako Txapelketa ere bertan ospatu zen eta eskualdeko korrikalariak izan ziren protagonista. Aurten hori ez da gertatuko, Irunen jokatuko baita Gipuzkoako Txapelketa astebete lehenago, eta antolatzaileen esanetan ez dakite nola eragin dezakeen horrek partaidetzan, ondoren San Silbestreko proba ere hor dagoelako. Hala ere, beti izan dira, Nafarroa, Araba eta Bizkaiko korrikalariak eta oraingoan ere hutsik ez egitea espero dute.

Probaren asmoa, korrikalari euskaldunen partaidetza bultzatzea dela adierazi dute Ikasberri Kirol Elkartekoek.

Egitaraua

  • 10:00. Kadete neskak / Infantil mutilak. 2.400 metro.
  • 10:20. Kadete mutilak / Helduak neskak. 3.460 metro.
  • 10:40. Jubenil- junior mutilak / Helduak mutilak. 5.700 metro.
  • 11:05. Alebin neskak. 1.530 metro.
  • 11:25. Alebin mutilak. 1.530 metro
  • 11:45. Infantil neskak. 1.890 metro.
  • 12:00. Senior-promesa neskak. 5.700 metro.
  • 12:00. Jubenil-junior neskak. 3.970 metro.
  • 12:35. Senior-promesa mutilak. 9.160 metro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide