Xoxoteko aterpeko informazioa e-postaz jasotzeko aukera jarri dute

Urola Kostako Hitza 2007ko abe. 12a, 13:12

Xoxoteko aterpea.

Datorren urtean web orri batekin aterpeko informazioa osatu nahi dute

Urte zaharreko gauean Xoxoteko aterpea zabalik izango dela azaldu dute

Xoxoteko aterpezainek aterpeko informazioa e-postaz jasotzeko aukera jarri dute. Aterpezainek Bixen Madotz eta Olatz Telletxeak urtebete egingo dituzte aurki Xoxoten, "hori ospatzeko hainbat albiste dugu emateko, tartean e-mail bidez aterpeko informazioa jasotzeko aukera". Datorren urterako aterpeko informazioa osatzeko web orri bat egiteko asmoa dute, "bertan argazki, ekintza eta ospakizun desberdinei buruzko azken albisteak eman nahi ditugu. Honez gain, edozein erreserba e-posta bidez egiteko aukera izango da". Xoxoteko berri jasotzeko xoxotekoaterpea@euskalerria.org helbidera idatzi behar da.

Urte zaharreko gauean Xoxoteko aterpea zabalik izango dela azaldu dute aterpezainek, "beti ere aurrez erreserba egin beharko da". Urte berri egunean Xoxotera igotzeko gonbita ere egin dute, "Erlon turroia eta txanpaina izango baitira guztiontzako".

Gabonetara begira ekimen berri bat jarri dute martxan Xoxoteko aterpean. "Olentzerori gutun bat idatzi nahi baldin badiozu, aterpean uzteko aukera izango da, abenduaren 24a arte". Aterpean bertan orriak eta gutunazalak ere prestatu dituzte. Ondoren, parte-hartzaile guztien artean bi pertsonentzako pentsio erdiko egonaldia eta mendiko materiala zozkatuko dituzte. Aterpezainen esanetan ’Olentzerori gutuna’ ekimenean haur eta helduek parte hartu dezakete.

Beste edozertarako Xoxoteko aterpekoen helbide eta telefono zenbakia honakoak dira: Xoxoteko aterpea. Eliz kale 21, 20730, Azpeitia. Eta telefonoa, 943581007.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide