A-8 autobidea ostiral gauean itxita egongo da berritze lanengatik

Uztarria.eus 2007ko abe. 13a, 13:12

Donostiatik (Aritzeta) Zarautzera doan autobidea bi zentzutan itxiko dute ostiraleko 23:00tatik larunbateko 8:00etara

Bidegik N-634 errepidea erabiltzea gomendatzen du

A-8 autobidea ostiral gauez itxita egongo dela jakinarazi du Bidegik. Autobidearen zati bat moztu egingo dute ostiraleko 23:00etatik larunbateko 08:00etara. Errepide mozketa Donostia eta Orio artean egiten ari diren berrikuntza lanek eragin dute.

Bide hori egunero 39.000 autok erabiltzen dute, tartean azpeitiar askok. Hirugarren erreia ateratzeko eta segurtasuna bermatzeko hasi dituzte lanak.

Bidegik N-634 errepidea erabiltzeko deia egin die gidariei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide