AHTren kontrako mus txapelketa Gaztetxean

Uztarria.eus 2007ko abe. 14a, 13:12

22:00etan hasiko da txapelketa

Parte hartu nahi dutenek izena gaur bertan eman beharko dute

Gaztetxeko aisialdiko lan taldeak antolatuta, gaur (abenduak 14, ostirala) mus txapelketa egingo dute Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontra. AHTrik ez! Txikizioa gelditu! lelopean ekingo diote ekimenari, eta Gaztetxean bertan izango da, 22:00etan hasita. Parte hartu nahi dutenek izena gaur bertan eman beharko dute, 22:00ak baino lehen.

AHTren kontrako manifestaziora joateko autobusa

Bihar, abenduak 15, Arrasaten Abiadura Handiko Trenaren kontra egingo duten manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte Azpeitian. 17:00etan abiatuko da manifestazioa Arrasateko plazatik, eta Azpeititik autobusa 16:15ean aterako da, Etxe Zuri aurretik. Autobuserako izena Orkatz Kultur Elkartean eman behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide