Gazteek etxebizitza bat eskuratzeko dituzten arazoak direla-eta, Azpeitiko Gaztetxeak Gazte Manifestua kaleratu du: egoera "prekarioa" dela dio, etxe hutsei erabilera ematea aldarrikatzen du, interes pribatuek "negozioa" egiten dutela, Udalak "erantzukizuna" daukala, okupazioa "alternatiba" dela...
Sinadura bilketa jarri du martxan, eta gutxienez mila sinadura inguru dauka helburu. Santotomasetan mahaia jarri zuten Plaza Txikian, atxikimenduak lortzeko.
Gazte Manifestua
- "Etxebizitza, oinarrizko eskubide unibertsala da.
- Azpeitiko gazteria, behartuta dago bizitza hipotekatzera eta egoera honek bizimodu prekariora bultzatzen du.
- Etxe hutsei erabilera ematea beharrezkoa da. Etxe berriak eraikitzeak interes pribatuei erantzuten die eta ingurugiroa kaltetzen du.
- Egoera honetaz baliatuz negozioa egiten dute interes pribatuek eta Udalarena da erantzunkizun nagusia.
- Udalari dagokio alokairu publikoa eta etxe hutsen inguruan aldaketak ematea.
- Egoera aldatu ezean, okupazioa da gazteok dugun alternatiba bakarra eta egoera aldatzeko borroka tresna eraginkorrena".