Espainiako Nortasun Agiria ezingo da berritu oraingoz Azpeitian

Uztarria.eus 2008ko urt. 3a, 13:01

Arazo teknikoek eragin dute erabakia

Donostian eta Irunen berritu daiteke momentuz Espainiako Nortasun Agiria

Espainiako Nortasun Agiria ezingo da berritu momentuz Azpeitian. Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, arazo teknikoengatik hartu dute erabakia. Eibar, Zarautz, Tolosa, Beasain eta Arrasateri ere eragin die neurriak. Momentuz, Donostian eta Irunen bakarrik egongo da Nortasun Agiria berritu edota ateratzeko aukera. Donostiarako aurrez hitzordua hartzeko telefono zenbakiak honakoak dira: 943 449838 edo 943 449839, astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:30era.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide