Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, Azpeitian 2007ko urtarrilaren 1ean 14.054 lagun zeuden erroldatuta. Lehen aldia izan da herriak 14.000 biztanleko kopurua gainditu duela.
Urtebetean Azpeitian biztanleriak %0,89ko hazkundea izan du, 2006ko urtarrilaren 1eko erroldan 13.930 lagun zeudelako.
Herriko biztanle kopurua igoz doa. Datu batzuk: 1975ean 12.209 lagun zituen erroldatuta, 1981ean 13.196, 2001ean 13.708, 2004an 13.893.
Gipuzkoan 88 herri daude eta Azpeitia, 2006ko datuetan bezala, 14. jendetsuena da. Jende gehiago bizi dira: Andoainen (14.215), Bergaran (14.823), Pasaian (16.091), Hondarribian (16.226), Lasarte-Orian (17.592), Tolosan (17.888), Hernanin (19.119), Arrasaten (22.116), Zarautzen (22.315), Eibarren (27.404), Errenterian (38.336), Irunen (60.416) eta Donostian (183.090).