Saharar herriari elkartasuna adierazteko astea antolatu dute

Uztarria.eus 2008ko urt. 4a, 13:01

Urtarrilaren 7an emango diote hasiera eta Saharar herriari buruzko hitzaldiak, proiekzioak eta erakusketak izango dira

Ekimenen artean, Euskal karabana bat antolatzen ari dira eta horretarako janari bilketa egingo dute

Saharar herriari elkartasuna adierazteko astea antolatu dute aurten ere. Hasiera, Urtarrilaren 7an emango diote "Saharako proiektuak" hitzaldiarekin. Hurrengo egunetan "Voces del desierto" zine emanaldia eta "Saharako egoera" hitzaldia izango dira ikus entzungai.

Ekimen horiez gain, aste osoan zehar Saharako herriaren egoera erakusten duten argazkiak zintzilikatuko dituzte Betharramdarren aretoan Asteari bukaera emateko, berriz, Urtarrilaren 12rako "Sahara eguna" antolatu dute. Egun horretan janari bilketa egingo dute udaletxe azpian eta Sanjuandegi auzoan Saharara Euskal Karabana bat bidaltzeko asmoz. Bilduko dituzten janariak: arroza, lentejak, atuna, konpresak eta azukrea dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide