Aurten ere, Emakumea Pilotari proiektua abian

Urola Kostako Hitza 2008ko urt. 7a, 12:01

.25 urtetik gorako emakumeei zuzendutako pala ikastaroak urtarrilaren 14an hasi eta ekainaren 30a arte luzatuko da

Aurreko bi urtetan ere antolatu da ekimen hau eta batez beste 15 emakume aritu izan dira

Gipuzkoako Pilota Federazioak Emakumea Pilotari proiektua jari du martxan aurten ere. 25 urtetik gorako emakumeentzako pala ikastaroa antolatu dute, astelehenetan, 09:00etatik 10:30era edo 10:30etik 12:00etara, Izarraitz pilotalekuan izango da aukera. Urtarrilaren 14an hasiko dituzte saioak eta ekainaren 30a arte izango dira. Ikastaroa 45 euro kostako da eta hilaren 11 bitartean, igerilekuan eman behar da izena. Ikastaroetan behar den materiala irakasleak eramango duela adierazi dute Pilota Federaziotik. Emakume Pilotari proiektuaren helburua, "jolasen bidez palan jokatzea da eta inoiz palan jardun ez duenak ere ikastaroan parte hartu dezake". Antolatzaileen esanetan ikasturtearen amaieran proiektuan parte hartzen duten emakume guztiek festa egiten dute: "Egunpasa eder bat egin ohi dugu. Iaz, Amasako frontoian elkartu ginen paletako jolas batzuk egiteko, ondoren bazkaria eta trikitilarieki n jai ederra sortu genuen ".

Bi urtetako esperientzia

Aurreko bi urtetan ere antolatu da Azpeitian Emakumea Pilotari proiektua. Pala ikastaroetan batez beste 15 emakume aritu dira. Adinari dagokionean denetarik egon da. Dena den, antolatzaileen esanetan, "giro bikaina izan dugu eta parte hartu duten guztiak gogo handiarekin jardun dute".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide