Joseba Ibargutxi Lan Mobel Iraurgi saskibaloi taldera itzuli da

Urola Kostako Hitza 2008ko urt. 7a, 18:01

Joseba Ibargutxi (Iraurgi Saskibaloi Elkartea)

Denboraldia bukatu bitarteko kontratua sinatu du EBA Mailako saskibaloi taldearekin

Baseak aurretik bi denboralditan jokatu zuen Iraurgin

Joseba Ibargutxi saskibaloi jokalariak berriro Lan Mobel Iraurgi Espainiako EBA Ligako taldearekin fitxatu du, gaur (astelehena) jakin denez. Denboraldiaren hasieran Torrevieja Brontzezko LEB Mailako taldera joan zen Ibargutxi, baina taldea bertan behera gelditu da arazo ekonomikoak tarteko eta jokalaria ekiporik gabe zegoen azken asteetan.

Lehengo astean Jose Luis Zubizarreta Iraurgi SBko zuzendaria harekin bildu zen, Azpeitian, eta fitxatzea lortu du, denboraldia bukatu arte.

Iraurgiren web orrian esaten denez, Rhino's Xiriaren eskaintza ere bazuen hark, baina Iraurgira itzultzea erabaki du. Aurretik bi denboralditan jokatu zuen Lan Mobelen (azken bi urteetan).

Basea da Ibargutxi.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide