Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren 91. zenbakia kalean da jada. Urtarrileko zenbakian honako gaiak landu dira Uztarrian:
- Iritzia
- Ekonomia . Iraurgi bailarako expresen lehiakortasuna azterketa egin dute. Indarguneak eta ahulguneak daude.
- Klik . Gastadoreek 1959tik danborradan izandako ibilbidea.
- Belaunaldiak batera . Azpeitiko haur eskoletan familia bereko bi belaunaldi zaindu dituzten hezitzaileak daude; esku beretik pasatutako guraso eta seme-alabak dira.
- Nekazaritza . Manuel Odria, Urkomeko kudeatzailearen erretiroa.
- Karroza . Haurren danborradako karrozan Txokolo eta Xaxurre omenduko dituzte. Zein ziren bi pertsonaia horiek?
- Musikariak . Musika eskolako Mari Angeles del Val eta Ana Colinas irakasleak euskara ikasten ari dira, ikasleekiko komunikazioa hobetzeko.