Espainiako nortasun agiria berritzeko aukera izango da berriro Azpeitian

Uztarria.eus 2008ko urt. 16a, 12:01

Urtarrilaren 29an eta otsailaren 12an eta 26an, 9:30etik 12:15erako ordutegian egongo da aukera

Aurrez udaletxean ordua hartu behar da

Espainiako nortasun agiria berritzeko aukera zabaldu dute berriro Azpeitian. Hil honen hasieran jakinarazi zuen Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen Ordezkaritzak Espainiako nortasun agiria ezingo zela berritu Azpeitian behin-behinean. Orain, berriro zabaldu dute nortasun agiri hori berritzeko aukera eta honako egunetan egin ahal izango da: urtarrilaren 29an eta otsailaren 12an eta 26an eta 9:30etik 12:15erako ordutegian. Oraingoan ere, Sindikatu Zaharrean dagoen kontsumitzailearen bulegoan (udaltzaingoaren ondoan) jarriko dute Nortasun Agiria berritu edota ateratzeko aukera.

Bestalde, norbaitek egun horietan posible ez izanez gero, Donostian eta Irunen izango du nortasun agiria berritzeko aukera. Donostiarako aurrez hitzordua hartzeko telefono zenbakiak honakoak dira: 943 449838 edo 943 449839, astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:30era.

Abizenak euskalduntzeko tramitazioa Euskara Patronatutik

Espainiako nortasun agirian abizenak euskalduntzeko tramitazioaz, berriz, Azpeitiko Euskara Patronatua arduratzen da. Horretarako, interesatuek bi agiri aurkeztu behar dituzte Patronatuak Perdillegi auzoan duen egoitzan: Espainiako nortasun agiriaren fotokopia, batetik, eta familia liburuaren fotokopia, bestetik.

Bi agiri horiek aurkeztu ostean, eskari orri ofiziala bete eta sinatu egin beharko du interesatuak Patronatuan bertan. Ondorengo tramitazioaz Euskara Patronatua arduratuko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide