Alaitz Badiola, eski begiralea: "Lau urteko ume batek segituan ikas dezake eskiatzen"

Urola Kostako Hitza 2008ko urt. 17a, 11:01

Argakian, Alaitz Badiola

Azken hiru urteetan joan da ikastetxeko ikasleekin eski estazioetara eski begirale moduan

"Zortzi urterekin joan nintzen lehenbiziko aldiz eta asko gustatu zitzaidan. Harrezkero gelditu ere egin gabe nabil", dio Badiolak

Alaitz Badiola (Azpeitia, 1981) eski begiralea da. Azken hiru urteetan joan da ikastetxeko ikasleekin eski estazioetara eski begirale moduan, Xiba elkartearen eskutik. Otsailean ikasleekin joango da Arette (Frantzia) eski estaziora.

Noiz hasi zinen eskiatzen?

Zortzi urterekin joan nintzen lehendabiziko aldiz eta asko gustatu zitzaidan. Harrezkero, gelditu ere egin gabe nabil.

Begirale bezala zoazenean, eskiekin bakarrik erakusten al duzu, edo snow egiteko taularekin ere bai?

Ni eskiko begirale moduan aritzen naiz. Hala ere, snow egiteko taulak gero eta gehiago ikusten dira. Orain, modan jartzen ari den modalitatea da.

Haurrei mugimenduak erakutsitakoan, erraz ikasten al dituzte?

Batzuek bai eta besteek ez. Hasieran, dakitenen eta ez dakitenen artean bi talde egiten ditugu. Ez dakitenen artean, batzuek azkarrago ikasten duten besteek baino.

Zein adineko ikasleekin joaten zarete?

DBHko 2 mailatik gorako ikasleekin joaten gara.

Zein da eskiatzen ikasteko adin egokia?

Zenbat eta txikiago izan, orduan eta hobe. Umeak, txikia denean,ez du erortzeko beldurrik. Lau urteko ume batek segituan ikas dezake eskiatzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide