Kirol elkarte batzuentzako laguntzen epea zabaldu dute

Urola Kostako Hitza 2008ko urt. 17a, 11:01

Euren jarduera urte naturalari lotzen zaie herriko kirol elkarteentzako izango dira laguntzak

Eskaerak aurkezteko epea hilaren 31 arte izango da irekita

Euren jarduera urte naturalari lotzen zaien herriko kirol elkarteentzako 2008rako diru laguntza eskatzeko epea zabalik da Udalean.

Laguntzen eskaerak aurkezteko epea hilaren 31 arte izango da irekita. Ziurtagiriak eta eskaera orria udaletxeko Harrera Erregistroan aurkeztu behar dira.

Zein dokumentazio eta nola aurkeztu behar den jakiteko udaletxeko kiroletako bulegora deitu behar da, 943 150095 zenbakira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide