Azpeitiko Helduen Eskolatik (EPA) jakinarazi dutenez, dagoeneko eskolan izena emateko epea zabaldu dute. Matrikula hilaren 25a bitartean egin daiteke, astegun arratsaldetan 15:00etatik 19:00etara bitartean.
Azpeitiko Helduen Eskola perretxikoa edo oktogonoa bezala ezagutzen den eraikinean dago. Informazio gehiago jasotzeko edota matrikularen berri jakiteko 943812203 da Helduen Eskolako telefono zenbakia.