Espainiako nortasun agiria berritzeko zenbaki guztiak hartuta daude dagoeneko Azpeitian

Uztarria.eus 2008ko urt. 18a, 11:01

Urtarrilaren 29an eta otsailaren 12an eta 26an zegoen agiri hori berritu edo egiteko aukera; dagoeneko ordu denak hartuta daude

Udaletxetik azaldu dute, martxoan eta ondorengo hilabeteetan noiz etorriko diren adierazten dutenean jakitera emango dutela

Espainiako nortasun agiria berritzeko Azpeitiko zenbaki guztiak hartuta daude dagoeneko. Hil honen hasieran jakinarazi zuen Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen Ordezkaritzak Espainiako nortasun agiria ezingo zela berritu Azpeitian behin-behinean. Aste honetan berriro zabaldu dute nortasun agiri hori berritzeko aukera baina dagoeneko ordu denak hartuta daude. Urtarrilaren 29an eta otsailaren 12an eta 26an zegoen agiri hori berritu edo ateratzeko aukera herrian.

Martxotik aurrera

Udaletxetik azaldu dute, Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen Ordezkaritzak martxoan eta ondorengo hilabeteetan noiz etorriko diren adierazten dutenean prentsa eta bestelako medioen bidez jakitera emango dutela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide