Takolo bekarako proiektuak martxoan aurkeztu behar dira

Urola Kostako Hitza 2008ko urt. 23a, 13:01

Mendizaletasunarekin lotutako proiektuak laguntzeko 4.200 euroko beka ematen dute

"Maila handiko eta originaltasunezko proiektuak bultzatzea da" helburua

Aurtengo Joxe Takolo bekara eskariak aurkezteko epea martxoaren 1etik 31ra bitartean izango da; hala iragarri du Udaleko Kiroletako Batzordeak. Diru laguntzaren helburua, goi-mendizaletasunarekin lotuta dauden "maila handiko eta originaltasunezko proiektuak bultzatzea da".

Eskariak martxoan udaletxeko erregistroan aurkeztu behar dira. Diru laguntza 4.200 eurokoa izango da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Mendi Federazioak eta Azpeitiko Udalak finantzatuko dute.

Diru laguntza eskatzeko Euskal Herriko Mendi Federazioko kidea izan beharko da eta Joxe Takolo bekaren helburuarekin bat etorri beharko du jarduerak.

Epaimahaiak hartutako erabakiaren berri apirilaren 1etik 15era bitartean emango du.

Iaz, 'Mendi Bira'-rentzat

Iaz, Joxe Takolo Beka Kepa Escribano eta Fernando Ferrerasentzat izan zen, Mendi Bira 2007: escaladas de alta dificultad alrededor del mundo proiektuarekin jaso zuten. Orain bi urte, berriz, hutsik gelditu zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide